Kaixo guztioi!
Denbora pasa da baina hemen nago berriz ere nire denbora kudeaketa kontuekin.
Aurrekoan GTDren pista utzi nizuen bertan, bereziki, ataza bat edo bestearekin lanean
hasteko garaian, erabakitzeko argumentu gisa kontestuei indar berezia ematen
diolako. Hori da gehien gustatu zitzaidana metodologia ezagutu nuenean.
Baina arazoa askotan ez da, nondik lanean hasi baizik eta behin buru belarri zeregin
batekin hasten garenean, horri eustea hasieratik amaierara. Hori bai dela lan astuna!
Niretzat behintzat bai, aitortzen dut.
Kontua da denboraren lapurrak deitzen diren horiek hortik dabiltzala eta mugikorreko
abisuak, e-mail berri bat, aldameneko lankidearen zarata, edo zer esanik ez, nire
burutik momentuoro pasatzen diren pentsamenduak.
Badakizue zertaz ari naizen? Imaginatzen dut nirekin identifikatuta sentitzen zaretela.
Nola hartzen duzu kanpo eta barne etenen kontrola?
Inoiz norbaitek gomendatuko zizuen:
– Itzali telefonoko soinu guztiak
– Emaiozu buelta
– Kendu posta elektronikoko notifikazioak
– Jarri kasko erraldoi batzuk buruan aldamenekoaren etenak ekiditeko
– Edota erosi semáforo moduko gailu bat zure pantailari jartzeko
– …
Eta horrela hainbat eta hainbat gomendio.
Jarraitzen dituzue? Baliagarriak zaizkizue?
Pomodoro teknika erabiltzen saiatzen naiz kontzentrazio handia behar duten lanetan
zentratzeko.
Pomodororen funtsa hau da:
1. Eginbeharrekoa aukeratu
2. Erloju alarma bat jartzen da, 25 minututakoa
3. Alarmak jo bitartean kontzentrazio osoz lan egiten da
4. Jotzerakoan, 5 minutu deskantsatzen dira. Baina adi! ez da lanik egin behar 😉
5. Berriz ere hasten da prozesua eta 4 pomodor egitean, 20-30 minutuko
atsedena hartzen da.
Eta posible badezu, gela bat erreserbatu eta bertan isolatzea, askoz hobe izango da
ziurrenik.
Ez nuke inoiz esango Pomodoroka lan egitea ideia ona denik, makinak izango ginateke
eta konplikatua ikusten dut gure lan errealitatearekin, baina hainbat lan konkretuekin
baliogarria izan daiteke. Niretzat behintzat bada, denboran luzeegi luzatu gabe noski.
Hain zuzen ere, hori da azken aldian lantzen ari naizen teknika, ez pomodoroa
konkretuki, baizik eta egunero egunero niretzako bakarrik eta lana aurreratzeko, burbuja
batean sartzea nire burua kontzentrazioa handitzeko eta etenak ekiditeko. Honen
inguruan kontatuko dizuet gehiago hurrengoan.
Iruzkinetan aurkitu dezakegu elkar, animatu!