Mundua hobera doa edo medioetan agertzen den moduan inoiz bizi izan dugun momenturik latzenean gaude? 2017 urtea bikaina edo lazgarria izan da? Egunkariak eta bestelako media kanalak irakurri ezkero bigarrena dirudi. “Every day things are getting worse” …. Horrela da? Datuak bestelako errealitate bat erakusten dute. Pobrezia behera doa eta nahiz eta populazioa gora eta gora joan pobreziaren aurkako guda irabaziz goaz.Egunero berriak erakusten diguten mundua arazoz beteta dirudi, baina datuek bestelako errealitate bat erakusten dute.Siriako egoera latza, Rohingya herriaren drama, Ipar Koreak jaurtitzen dituen misilak… mundua lehertzeko zorian dirudi, baina datuen arabera inoiz bizi izan dugun momentu baketsuenean gaude . Teknologiaren hedapenak estereotipoak apurtzen dituen sorpresa harrigarriak ditu , gainera, gero eta konektatuagoa dagoen mundu batean gaude .Berri txarrak eta katastrofeak media kanal guztiak betetzen dituzten bitartean, gure mundu zoro hau utopiara doala esan genezake… datuak datu noski.

Bale, utopia eta distopiaren arteko muga oso fina da. Zenbakiek errealitate makro bat erakusten dute, eta ikuspegi mikro bat erabiliz bestelako errealitateak agertzen dira. Bestalde, teknologiaren ikerketa, garapen eta erabileraren gaineko pertzepzioak daude, eta antza danez gizarteak begi onez ikusten ditu sortzen ari diren teknologia berriak.

Hemen bertan asko idazten dugu teknologia digitalen erabilera positibo eta ankerrei buruz, eta egunen batetan Sarean.eus parte hartzen dugun kolaboratzaileen artean inkesta bat egingo bagenu, auskalo ze alde irabazle: Teknologiak datu makro horiek erakusten duten utopiara daramagute, edo bestelako distopia batetara? Merezi du bai Soylent Green pelikulako hasierako bi minutuak ikustea bai… 1973ko pelikula horretan deskribatzen den mundua pikutara joateko prozesuan dago, eta gizarteak iparra eta oreka gastronomikoa galdu du.

2018an gaude eta begirada beltz horiek atzean geratu dira ezta? Ez ba, pelikula guztietan gaiztoa egon behar da, eta gurean kakiz eta kamuflajez jantzitako talde armatuak hurrengo armagedoi digitala antolatzen daude. Antza hauek Terminator sagako pelikula bat ikusi ondoren zera pentsatu zuten: “Asmatu dezagun benetako Skynet bat”. Bilioi batzuk xahutu ondoren lehengo emaitzak lortu dituzte, eta orain dela hilabete batzuk zenbait medioetan agertu ondoren orain badakigu MAVEN izeneko proiektua serioa dela. Adimen artifiziala eta bortizkeri naturala batu dira, eta Isaac Asimovek asmatutako lege robotikoak  zientzia fikzio klasikoaren munduan baino ez dira egi bihurtuko. Laister munduko armadak punta-puntako adimen artifiziala gehituko dute dagoeneko guztiz teknifikatuta dauden armategitan.

Orduan zer, hobera edo txarrera goaz? Teknologi digitalak onerako edo txarrerako? Adimen artifizialak utopiara edo distopiara garamatza? Teknologi hauen erabilera maltzurrak ez al dira guztiz ergelak? Baina zelan argitu nor dan ergela eta nor ez? Zelan eskatu kakiz jantzitako pertsona hauei ergelkeria alde batetara uztea? John Cleese-k ondo adierazten du arazoa.

Adimen artifizialak toneladaka datu behar ditu emaitzak lortzeko. Gizakiok datu gutxi batzuekin (eta aurre iritzi batzuekin) edozertaz pontifikatzeko gai gara. Gizaki azkarrak adimen artifizialak sortzen beste gizaki ergel batzuk, beste herrialdeko gizaki azkarrak, normalak eta ergelak garbitzeko. Baina lasai, datuen arabera dena ongi dabil!