Eli naiz eta hauxe da sarean.eus idazten dudan lehen artikuloa eta nire buruari ongietorria eman nahi diot idazteko tartea aurkitu izanagatik, ez dezazuela pentsa lan erraza izan denik!

Urteak dira denbora kudeatzen lagunduko didan sekretuaren bila nabilela baina aspaldi jaso nuen berri txarra “ezinezkoa da denbora kudeatzea”. Guztiontzako egunak 24 ordu ditu eta naiz eta askotan amestu izan, ez da inoiz 25 orduko egunik iritsiko.

Hala ere pertsona positiboa izaten ahalegintzen naiz eta mezu horri buelta eman eta nire denbora nola erabiltzen dudan kudeatzen ikasi dut, edo behintzat, horretan dihardut egunero egunero.

Nire denborari etekina ateratzen saiatzen naiz dudan lan karga aurrera ateratzeko, nire bizitza familiarrarekin kontziliatzeko, lagunak, kontzertuak, zinema, erakusketak, mendia, itsasoa, noizbehinkako bakardadea, …amaitu ezingo nukeen zerrenda bat 🙂

Eta nola lortzen dut produktiboa izatea eta nire nahi geihenei tartetxo bat ateratzea? Beno, aitortu behar dut, guztientzako ez dago denbora tarterik. Bai, horrela da, eta onartzea lehen pausoa litzateke.

Produktiboa izateko, ohitura onak landu behar dira. Behin eta berriz errepikatzen ditugun akzioak barneratuak ditugun arte. Honetarako bai behar dela borondatea!

Informazioz gainezka bizi gara, baina askotan horrela uste bada ere, informazioak berak ez du estresatzen. Badakizu zerek sortzen dizun estresa? Etengabe etenak jasatea: “baduzu minutu bat?”, ring ring, Inbox (23), buruko pentsamenduak, …; badakizu zerk gehiok sortzen duen estresa?: lan bat noiz amaitzen den ez jakiteak. Esaterako, noiz emango dut artikulu hau bukatutzat? beti hobe daiteke. Eta hirugarren aldiz galdera bera, beste estres iturri bat? lan karga noraino heltzen den ez jakiteak. Eguna hastean 10 egiteko identifikatuak dituzu baina eguna aurrera doan heinean, zerrenda hori limiterik gabe hazten da 🙁

Inoiz ez dakigu zehazki zer dan egin behar duguna eta hasten dugun hori noiz amaitzen dan ere ez dugu kontrolatzen

Erantzun guzti horiengatik ezin bestekoa da zer egingo dudan ondo aukeratzen lagunduko didan metodologia bat eskura izatea. Metodologia honekin batera, zer egin, eta batez ere, zer ez egin ikasi beharko dugu. Batez ere lan karga handiegia duzutenontzat, dena egitea ezinezkoa dela eta gauza batzuk delegatu eta beste batzuk baztertu egingo ditugula onartzeak pisu handia kenduko dizue gainetik.Lan kargak benetan egin dezakeguna gainditzen duenean, zer egin eta zer ez egin ondo aukeratzea ezin bestekoa izango da.

Eta nola antolatu dezakegu zer egin eta zer ez egin? Historikoki matriz honekin hartu ditugu erabakiak:

erabakiak

Baina gaur egun dena da urgentea eta dena da garrantzitsua, beraz, aukeraketa prozesuan beste irizpide batzuk hartu beharko ditugu kontutan.

Ze irizpide mota?

  • Eguneko ordua
  • Dudan denbora tartea
  • Fisikoki non nagoen
  • Eskura dudan azpiegitura
  • Dudan energia
  • eta abar.

Horregatik GTD (getting things done) sistema ezagutu nuenetik, praktikan jartzen ahalegintzen naiz eta hau da nire sekretua nire denborari etekin gehiago ateratzeko momentuoro zer egingo dudan modu eraginkorrago batean aukeratuz.

 

 

Eta zuk, nola antolatzen duzu zure e