Ingurune digitalean jaioak diren adituen artikuluak publikatzen ditugu Sarean.eus agerkari digitalean.
Duela hilabete eskas, Amaia Ocerinek idatzitakoa erreskatatu dugu gaurkoan. Kultura arloko blog batean modaz pasatzen ez diren evergreen edukiak du izenburu. Baina zer ote dakigu evergreen edukiei buruz?
Pista bat. Evergreen edukiak denboragabeak dira, hau da, denbora pasa ahala, iraungitzen ez diren edukiak dira. Hauen ezaugarrien berri izateko Amaia Ocerini eginiko elkarrizketa entzun edota hark idatzitako artikulua kontsulta dezakezu.