Elizabeth Holmesek 2003an sortu zuen Theranos izeneko osasun-teknologien enpresa, 19 urte besterik ez zituela. Medikuntzaren industria irauli zuen enpresak, 2014. urtean, 10 mila milioi dolarreko balioa izateraino. Self-made millionaire etiketa ere ezarrio zioten estatubatuarrari.
2015ean, The Wall Street Journalek ikerketa artikulu bat argitaratu zuen, non Theranos enpresaren iruzurraren berri eman zuten. Antza denez, Theranosen makinen osasun emaitzak ez ziren zehatzak. Beste enpresa batzuen makinak erabili zituzten inbertsoreei datu faltsuak eskainiz.
Abenduan izan zen Elizabeth Holmesen epaiketa. Hogei urteko kartela-zigorra eskatu zuten. Ikusmira sortu du Holmesen kasuak, teknologia mundu osoa hari so egon baita.
Hausnarketarako parada ere eskaini digu Elizabethen kasuak. Izan ere, Ramesh Balwani Theranosen presidente ohiaren txotxongiloa izan zela aitortu digu Ainhoa Marzolek, 19 urte besterik ez zituela enpresaburu izendatu baitzuen Holmes. Bestalde, Elizabethen kasuak Girlboss feminismoaren erorketa suposatu duela diote, hau da, emakume enpresaburuak gogoko izan dituen hamarkada baten erorketa. Hori gutxi balitz, Holmesek auziak Sillicon Valleyko start up-en arazoa agerian utzi du.