Blockchain teknologiak norbere jabetzako objektu gisa definitzen du ondasun birtuala. Bizikleta ekoizle etxe batzuk hasi dira NFT bizikletak sortzen, baina zertarako behar dugu ukitu eta erabili ezin dezakegun bizikleta bat?
Egoitz Lizasok erantzun digu. Metabertsoaren barneko avatarrak NFT bizikleta erabil dezake, adibidez.
Zoratzeko modukoa izaten ari da kriptotxanponen, Blockchain teknologiaren, metabertsoaren eta Non Fungible Token-en mundua. Egoitz Lizasoren Ohiko kateaz gain, bloke-kateaz hornitutako bizikleta izeneko artikulua irakur dezakezu zalantza horietako batzuk argitzeko.