IKERLANek eta Idneok distantzia luzeko 360 graduko ikusmen hardware bat garatu dute. Gidatze autonomoko ibilgailuen segurtasuna bermatzeko baliagarria izango dela aitortu ditugu Leire Rubio IKERLANeko ikerlariak eta Ane Irazusta Idneoko ikerlariak. Prozesamendu eta identifikazio lanen bidez, kotxea gai izango da objektu bakoitza detektatu eta erantzun bat edo beste emateko.

Txinan, adibidez, jada martxan dago teknologia hau. Zerbitzuetan erabiltzen da gehien bat, eta gurean ere, antzeko eginkizunak beteko dituela uste dute adituek.

Bi enpresen arteko elkarlanaren inguruan ere jardun dugu luze eta zabal.