Sarean euskaraz egiteko eta sareak euskaraz egiten dugula ulertzeko baliagarriak diren tresnen berri eman digu Lorea Arakistain PuntuEUS Fundazioaren marketin arduradunak. Baliabide garrantzitsuenen artean aurkitzen dira Lehen hitza euskaraz mugikorretarako aplikazioa eta Elia WordPress webgune itzultzailea. Mugikorrak euskarara konfiguratzeko balio du lehenak. Edukia euskarara itzultzeko bigarrenak.
WordPress plataforman garatutako webguneetan funtzionatzen du Elia WordPress itzultzaileak eta doan eskura dezakezu .EUS domeinu baten jabe izanez gero.