Iritsi da abendua eta honekin batera, baita Mari Domingi eta Olentzero ere. Urtea bukatzeko berri onekin gatoz gu.

Abenduaren 31ra arte, zure .EUS domeinua 2 urterako erregistratu dezakezu 15 euroren truke. Lorea Arakistain PuntuEUS Fundazioaren marketin arduradunak eman digu eskaintzaren berri.

2022a ate joka izan arren, badugu oraindik zer eskaini. IKERLAN eta Idneo enpresek distantzia luzeko 360 graduko ikusmen hardware bat garatu dute. Bertako ikerlari diren Leire Rubio eta Ane Irazusta elkarrizketatu ditugu.

Bukatzeko, Xabi Unanuek ingurune digitala eta ekologismoa uztartu ditu.