Euskararen Aholku Batzordeak euskara ingurune digitalean lantzeko gomendioak bildu ditu. Maite Goñi Euskararen Aholku Batzordeko taldearen zuzendaria izan dugu irratian. Ingurune digitalean euskararen egoera neurtzeko datuetan oinarritzea ezinbestekoa dela jakinarazi digu. 

Administrazioari zuzendutako bide-orrian euskara sustatzeko lerro estrategikoak bildu dituzte eta gomendioen zerrenda osatu dute ere. Proiektuaren lan lerroak eta ildo estrategikoak azaldu dizkigu.

Norbanako gisa ere euskara sustatzeko potentziala dugula nabarmendu du.