Gerediagaren sormen bekaren epaimahai eta bozeramaile lanetan aritu da Lorea Arakistain. Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak sormenaren alde egiten duten apustua eskertzekoa dela aitortu du PuntuEUS Fundazioko marketin arduradunak.

Sormen beka, izenak esaten duen bezalaxe, sari bat baino gehiago da. Sortzaile bati aukera bat ematen dio, emaitza bat izango duena. Aurten lehenengo aldiz, sorkuntza digitala saritu nahi izan dute. Beste bi finalista ere izan dira, baina epaimahaiak Ibai Aizpuruaren “Barraka” elementu digital zein plastikoak uztartzen dituen bideo-jokoa saritu du.

Proiektuaren edertasuna nabarmendu du Loreak eta “barruan dugun umea” ateratzeko aproposa dela esan du.