Oholtzan, postuetan zein ingurune digitalean izan dugu Kai Nakai Durangoko Azokan. Hainbat artista zein haien lanak ezagutzeko parada izan du. Gerediagak emandako sormen beka irabazi zuen pasa den urtean. Saria bere ibilbide profesionalaren abiapuntua izan dela aitortu digu Iratxek.

Maitasun istorio bat deskribatzen duten bost kantez jositako albuma da Maitia, Kai Nakairen lan berria. Obra deigarri bat egiteko nahietan, kasete interaktibo formatuan aurkeztu ditu abestiak. Walkman edo irakurgailu batean entzun daitezke kantak, baina NFC teknologiaren bitartez, kasetea mugikorrera hurbildu eta sakelakoaren pantailan erreproduzitu daitezke abestiak.

Reggaetoi analogikoaren isla da Kai Nakaien album berria, dagoeneko plataforma digitaletan ere entzungai dagoena.