Basque Health Cluster-eko ingeniari biomedikoa da Mikaela Olaizola. Aclima Basque Environment Cluster-arekin elkarlanean ekonomia zirkularra martxan jartzeko bide-orria osatu berri dute. Osasun krisiak agerian utzi du oinarrizko baliabideen eskasia, izan ere, pandemiaren lehen hilabeteetan izugarrizkoa izan zen maskara eta xiringen inportazio kopurua.
Hala ere, Gipuzkoako enpresen autosufizientzia azpimarratu nahi izan du. 2019. urtean, maskararik ez ekoiztetik 140 milioi musuko ekoitzi, merkaturatu eta saltzera iritsi dira.
Ekonomia zirkularrean oinarrituriko negozio eredu berrien beharra nabarmendu du Olaizolak, hots, ekoizpen lokala eta hondakinen murrizketa bidelagun dituena. Eguneroko lana da ekonomia zirkularra sustatzeko gakoa. Helburuak zehaztea ezinbestekoa dela aipatu du, baita horien egingarritasuna neurtzea ere. Adibidez, Mikaelak dioenez, posibile da maskara %100 biodegradagarriak ekoiztea, baina momentuz, Euskal Herrian ez dago horretarako baliabide teknologikorik.
Norbanakoen hondakinen eraketaren inguruko hausnarketa ere plazaratu digu ingeniariak.