Asteazkenean itxi zituen ateak Durangoko Azokaren 56. edizioak. Presentzialtasuna berreskuratu du azokak, mugatua, baina txandaka sartu ahal izan dira Landakora erosleak. Kulturaren arnasgune diren hainbat espazio ere izan dira; Talaia, Irudienea edota Ahotsenea, besteak beste. Aurten ere literatur solasaldiak zein musika ekitaldiak antolatu dituzte.

Durangoko Azokan izan da Kai Nakai bere album berria saltzen. Oholtzan, postuetan zein ingurune digitalean izan dugu gasteiztarra. Obra berriaren berezitasunak azaldu dizkigu irratian.

Jarraian, Ibai Aizpurua elkarrizketatu dugu. Gerediagak ematen duen sormen bekaren irabazle suertatu da. Lorea Arakistain PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak osatu du sariaren epaimahaia. Ibaien “Barraka” bideo-jokoa goraipatu du.