Azken aldian, Blockchain, Bitcoin edota kriptotxanponak gero eta ohikoagoak direla ikusi dugu. Gure etxera ere iritsi da. Aitor Lopez de Aberasturik, Kaixo.com atariak bultzatuta, Etxekoa izeneko Euskadiko kriptotxanpona sortu berri du. Askoren ustetan, etorkizunean, urrunekoan baino gertukoan, gure txanponak kriptotxanponak izango dira.
Kriptobalioekin ardaztu dugu gaurko saioa. Ba al dakizue NFT-ak zer diren? Erantzuna, irratiaren beste aldetik, Ainhoa Marzolen eskutik.
Jarraian, bideo-jokoen txokoa ireki dugu Ainhoa Azkuerekin. Gaurkoan, kirol elektroniko arraroenak.
Bukatzeko, Xabier Unanuek ingurune digitalak eragiten dituen gaitzen berri eman digu. Fear of missing out, zerbait galtzearen beldurra, sareanen.