NFT (Non Fungible Token) Blockchain batean ordezkatua den elementu bati dagokio, aldaezina eta bakarra den elementu bati. 2021ean sortu direla aitortu digu Ainhoa Marzolek eta NFT-en inguruko bitxikeria zein azalpenak eskaini dizkigu. Ondasun digitalak izan arren, NFT-ak oso kutsakorrak dira. Non Fungible Token-en transakzio batek Estatu Batuetako familia batek elektrizitatean 2,5 egunez kontsumitzen duena beste gastatzen du.

NFT-en inguruko jakin-mina izanez gero, badugu zer eskaini. Urko Larrañagak ezin hobeto azaltzen du artikulu honetan NFT-ak zer diren eta zertarako balio duten.