Iñaki Alegria EHUko Informatika Fakultateko irakaslea, doktorea, IXA taldeko kidea, literatur itzultzailea tarteka eta Gladys del Estal sariaren sortzaileetako bat ere bada. Gladys del Estal zenaren laguna ere bada Iñaki eta industriara eta zerbitzuetara iritsi ziren lehen ordenagailuak programatzen batera aritu zirela aitortu digu. Gladys del Estalen bizitzaren eta urte horietako informatika munduaren berri izan dugu donostiarraren eskutik.