Josu Waliño PuntuEUS Fundazioaren zuzendaria eta Olatz Arbelaitz EHUko Informatika Fakultateko irakaslea pozik agertu dira epaimahaiak hartutako erabakiarekin. Kezka batetik sortutako saria dela aitortu digute, emakume informatikari erreferenteen gabezia dela medio. Goi-mailako profila duten ia hogeita hamar emakumek hartu dute parte lehen edizio honetan. Gladys sariaren garrantzia azpimarratu dute biek.