Erosketak egiteko prest gaude Xabi Unanuerekin batera. Online publizitatea izan dugu hizpide, Interneteko iragarkiak, zehazki.

Datuak garela azpimarratu nahi izan du. Cookiengandik datuak jasotzen dira eta informazioa eskuratzen dute. Izan ere, cookieak onartzen ditugunean, enpresei gure informazioa helarazten ari gara. Interneten eta sare sozialetan uzten dugun arrastoaren berri ere eman digu. 

PuntuEUSetik astero diogu, segurtasunez nabigatzea biziki garrantzitsua da.