COVID-19ak ikasbide anitz utzi dizkigu, artean, biomedikuntzarekin lotutako horniduretan kanpora begira jartzeagatik eskasia sufritu dezakegula. Gogoan daukagu, pandemiaren hasieran maskara eta antigeno testen falta. Hala ere, biomedikuntzan aritzen diren zenbait enpresa gipuzkoarrek ekonomia zirkularra sustatzearen ideia martxan jarri dute, Aclima Basque Environment Cluster eta Basque Health Cluster-ekin elkarlanean garaturiko ekonomia zirkularreko bide-orrian. Proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu Mikaela Olaizola Basque Health Cluster-eko ingeniari biomedikoak. 

Eguberria iristear da. Bideo-jokalarientzat hilabete berezia dela aitortu digu Nebukaik. Oparia aukeratzen bazabiltza, piztu irratia eta entzun abenduan estreinatuko diren hiru bideo-jokoak. 

Bukatzeko, Xabi Unanuerekin aritu gara datuak gora eta behera. Segurtasunez nabigatzearen garrantzia azpimarratu du.