“Barraka” izeneko bideo-jokoaren egilea da Ibai Aizpurua. Gerediagaren sormen beka irabazi du irundarrak, hots, 15.000€ lortu ditu urtebetean bideo-jokoa bukatzeko baldintzarekin. Urte bikaina izan dela aitortu digu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren EGILE SARIAren irabazle ere suertatu baita.

“Barrakak” errealitatea eta fantasia nahasten ditu. Pertsona batentzako abentura eta esplorazioko bideo-joko txiki eta polit bat izango da, non bertan Ainhoa izeneko neska gazte bat den protagonista. 8 edo 10 urtetatik aurrera jokatzeko egokia izango da, gaztetxo zein helduentzako.

Bukatzeko, euskararen inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu. Ibaien ustez, euskarazko eduki gutxi dago bideo-jokoetan.