Metabertsoa gora eta behera gabiltza azken aldian. Kontzeptu berritzailea izan arren, baditugu bizitza birtualaren aurrekariak ere; Mozilla Hubs, Second Life, The Seems edota Fortnite, besteak beste.
Metacampus batean murgilduta dago Lorea Argarate. Mundu birtuala aztertzen aritu da azken aldian eta haren alde negatiboez jabetu da. Metacampusean bada atal bat apur bat libreagoa dena, Horizon World izenez ezaguna. Ahozko erasoak salatu dituzte mundu birtualeko zenbait partaidek, izan ere, oraindik ez baitago ezegokiak diren hitzak blokeatu edota espazioa mugatzeko tresnarik.
Metabertsoaren inguruko hausnarketa sakona egin dugu. Mundu birtualaren arazoen berri ere eman digu Loreak. Bere ustetan, metabertsoa ez da gizakion beharrak asetzeko gai izango eta artikulu batean irakurri zuen gisa, tabernek beteta egoten jarraituko dute maitasun faltarengatik.