Mugikorrak gora eta behera. Etxean, kalean nahiz edozein lekutan soinean daramagun tramankulua da. Baina, zein da tresna digital hauen erabilera ikasgelan? Edo hobe esanda, zein izan beharko litzateke klase barruko erabilpena? Baliabide ugariko gailuak direla aitortu digu Lorea Argaratek, eta bide batez, hezkuntzan baliatzeko zenbait gomendioen berri eman digu.