10 aldiz hobea den 10x eduki bat idazteko teknikak azaldu dizkigu Amaia Ocerin komunikazioan eta marketin digitalean adituak. Hala ere, hasteko, 10x kontzeptuaren inguruko zenbait xehetasunen berri eman digu. Enpresaren publikoa edota lehiakideak ezagutzea ezinbesteko elementua dela azpimarratu du edozein marketin kanpaina abiatzerako orduan. Elkarrizketan zehar, marketin digitalaren inguruko zenbait hausnarketa eta gomendio eskaini dizkigu Amaiak. Informazio guztia eskuragarri dago Sarean.eus artikuluen atarian.