Urriaren 26, 27 eta 28an Bilbao Exhibition Centre-en BeDigital Teknologia digitalen azoka ospatu da. GAIA klusterraren irla teknologikoan egon da PuntuEUS.

.EUS domeinuaren zibersegurtasuna aurkezteko baliatu dute azoka, izan ere, Manex Garaio PuntuEUSen arduradun teknikoak .EUS domeinuaren segurtasunaren inguruko hitzaldi laburra eskaini zuen urriaren 26an, arratsaldeko 15:00etan.

Ekitaldiaren inguruko zenbait bitxikeria ere kontatu dizkigu Manexek, kafeak eta garagardoak zerbitzatzen dituen beso robotikoa, besteak beste. Ohiko zibererasoei aurre egiteko .EUS domeinuaren mekanismoekin ardaztu dugu elkarrizketa.