Gaurkoan, humanitate digitalei tartea egin diogu. Artistek ingurune digitalarekin duten harreman urria dela-eta sortu zuten Maite Luengok eta Marina Arranzek Emartistak proiektua. Euskal emakume artisten sorkuntzen irudiak bildu eta euskal Wikipediara igo dituzte haien ikusgaitasuna handitzeko.

Jarraian, Manex Garaio PuntuEUSen arduradun teknikoa elkarrizketatu dugu. BeDigital azokaren baitan eskainitako hitzaldiaren harira, ohikoak diren zibererasoen eta horiei aurre egiteko .EUSek eskaintzen dituen mekasnimoen berri eman digu.

Gau beltzari lekua eginez bukatu dugu irratsaioa. Nebukaik badu oraindik ere gurekin partekatzeko joku beldurgarririk.