Saioa hasteko, “The Future Game” egitasmoan murgilduta dauden Goiatz Oiartzabal eta Xabi Murua elkarrizketatu ditugu. Etorkizuneko ikuspegi positiboa eraikitzea eta gazte erreferente berriak izatea dira proiektuaren xedeak. Gazteak, sorkuntza eta etorkizunaren inguruan ardaztu dugu elkarrizketa.

Ondoren, Nebukaik arimen gaua eta bideo-jokoak lotu ditu gau beltzerako zenbait gomendio eskainiz.