Etorkizunari buruz galdetzean, gazteak eta sorkuntza terminoetan pentsatu dute Goiatz Oiartzabalek eta Xabi Muruak. Gazteek etorkizuna nola irudikatzen duten ezagutzea helburu duen “The Future Game” egitasmoan murgilduta daude biak. Inkesta bat da abiapuntua, hau da, etorkizuneko ikuspegi positiboa eraikitzea eta gazte erreferente berriak izatea xede dituen proiektu baten barruko lehen fasean kokatzen da. “The Future Game” emaitza bat baino gehiago, prozesu bat dela aitortu digu Goiatzek. Informazio guztia hemen dago eskuragarri.