Emartistak proiektuan euskal emakume artisten sorkuntzen irudiak bildu eta Euskal Wikipediara igo dituzte haien ikusgaitasuna handitzeko. Wikipedian emakume artisten biografiak handitzearen ideiarekin hasi zen ekimena, baina Euskal Wikilarien Kultur elkartearekin eta arte ederretako adituekin hitz egin ostean, artisten lanen irudiak jasotzera salto egin zuten. Marina Arranz eta Maite Luengo artearen historialariak dira egitasmoaren egileak. Graduan zehar, emakume artisten inguruko ikaskuntza falta dela-eta, sortu zuten proiektua. Ingurune digitala eta artearen arteko loturaz aritu gara luze eta zabal.