Saioa hasteko, Amaia Ocerin komunikazioan eta marketin digitalean aditua elkarrizketatu dugu. 10x edukia sortzeko zenbait gomendio eta argibide eskaini dizkigu. Baina, hasteko, ba ote dakigu 10x edukia zer den?

Jarraian, Lorea Argaraterekin hitz egin dugu. Azaroak irentsita, pareko kezkak mahai gainean ditugu urtez urte. Hezkuntza eta ingurune digitala seriean, ikasgeletan mugikorrak nola erabil ditzakegun azaldu digu gaurkoan.

Bukatzeko, larunbatean, Euskararen Etxean, Bilbon, ospatuko den Jokoteknia jardunaldia aurkeztu digu Maitane Junguituk. Nazioarteko gonbidatuak izango dira aurtengo edizioaren ardatza bideo-joko eta hizkuntzari lotutako hizketaldian. Den dena estalgabetu digu bertako komunikazio arduradunak.