Euskal bideo-joko zale eta garatzaileen biltzarra da Jokoteknia, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolaturikoa. Edizio honetako ardatza hizkuntza gutxituak eta hauen inguruko komunitateak izango dira. Gales, Irlanda, Bretainia, Galizia eta Kataluniako ordezkariak ariko dira hizlari jardunaldian. Maitane Junguitu komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu.