Digitalizazioa baino askoz handiagoa da datorkigun errealitate digitala. Mark Zuckerbergek duela gutxi iragarri du haien egitekoa metabertsora mugatuko dela datozen urteetan. Meta eta unibertso hitzen arteko elkarketa da eta errealitatearen parekoa den plaza digitalari egiten dio erreferentzia. Ainhoa Marzolen eskutik jaso dugu informazioa.

Jarraian, digitalizazioaren arrakalan geldialdi bat egin dugu. KirolApp aplikazioak Euskal Herri osoko kirolariak eta haien klubak martxan jartzea du helburu. Talde ertain eta txikien digitalizazioaren arrakala gainditzeko baliagarria da Guuk telekomunikazio enpresak garatutako kudeaketarako aplikazioa. Juan Beitia marketin digitaleko arduraduna izan da Sareanen.

Kirolaz ari garela, Ainhoa Azkuek ez du betarik galdu eta gaurkoan, bideo-jokoen bitartez kirolaz disfrutatzeko moduen berri eman digu.