2022 on opa dizuegu guztioi! 

Urte berria hastearekin batera, primizia batekin gatoz gu. Ezagutzen duzu Elizabeth Holmesen kasua? Osasun-teknologien enpresa handi baten iruzurra izan dugu hizpide Ainhoa Marzolekin.  

Jarraian, marketin digitalean aditu eta Sarean.eus agerkari digitalean kolaboratzaile den Amaia Ocerin elkarrizketatu dugu. Ba al zenekien evergreen edukiak direla sarean ikusienak?

Bukatzeko, Lorea Argaratek metabertsoaren arazoen berri eman digu. Tamalez, mundu birtualean ere gertatu dira ahozko erasoak. Besterik ez bada, bidaia on digitalizazioaren lurraldera!