Ez da berria norberaren itxura Interneten sortzearena, hau da, errealitatetik kanpo bizitzea. Gurea alde batera utzi, eta ingurune digitalean, utopia edota distopiara jotzeko joera dugu.

Xabi Unanuerekin hausnarketarako parada hartu dugu. Zure gorputza Interneten irudikatzean, zein irizpide jarraitzen duzu? Zarena ala izan nahi duzuna? Jendeak errealitatean lortu ezin duena eskuratzeko maiz ingurune digitala baliatzen duela jakinarazi digu Xabik. 

Honen arriskuaz ere jabetu gara. Adibidez, Tik Token algoritmoa gai da klik oso gutxitan erabiltzaileen gustuak eta joerak ezagutzeko.

Entzun ezazu elkarrizketa dismorfiaz eta metabertsoaren okerbideez ohartzeko.