Wikikunde Wikipediaren eta Aintzane Muguruzaren elkarlanean sortutako proiektuak herrien informazioa aberastea du helburu. Gure historia, geografia eta kulturaren mesedetara, kontakizunetatik euskarazko biltegiratze digitala sortzeko xedea du. Horretarako Aintzane Wikipediako udalerrien  datuak biltzen hasi da bertako informazioa nolakoa den jakiteko. Jendeak informazioa gehitu dezan sare moduko bat sortzea da helburua, herritarrek daukaten jakintzak Wikipediara pasatzeko. Proiektuan lagundu ahal izateko labur.eus/Wikikunde orrialdean informazioa guztia dago.