Basaurin eta munduan zehar beste bost bulego dituen Virtualware enpresa ezagutu dugu. Maria Madarieta Virtualware-ko proiektu arduradunak errealitate birtualaren munduaren berri eman digu. Viroo erakunde, enpresa eta unibertsitateentzat errealitate birtuala eskuragarri izatea helburu duen proiektua da. Proiektuari esker edozein erakundek errealitate birtualeko edukiak sortu, kudeatu eta erabili ditzake behar duen une eta lekuan. Virtualwere-ko langile diren emakume desberdinak  Inspira Steam ekimenean parte hartzen dute emakume gazteentzat erreferente izateko. Virtualwaren talde lana eta jarrera aktiboa oso garrantzitsua dela esan digu Mariak.