Kultur produkzioa %95 jaitsi dela estimatzen da, arazo honen aurrean tresnak eskura jartzea erabaki du Musika Bulegoak. Musikariek sorkuntzaren prozesuan aurrera egiteko aukera izan dezaten martxan jarri da proiektua. Sektorearen digitalizazioa da proiektuaren erronka handiena, sortzaile txikien ikusgarritasuna eta monetizazioa plataforma digitaletan hobetzeko baliabideak eskaintzea adibidez. Musikariei laguntzeko sortu duten komunikazio tailerraren berri eman digu Arkaitz Villarrek.