Hamaika Telebista Heraldabide proiektuan parte hartzen duten lau hedabideetako bat da, gaurkoan Hamaika Telebistako zuzendaria den Iñaki Uria izan dugu. Heraldabide proiektuak hizkuntza teknologiarekin azpi idatzien erabileran aurrera pausu izugarria eman duela azaldu digu. Adibidez euskara ikasten ari direnei programa ulertzea erraztuko die. Horrez gain artxibategiak antolatzen ere lagunduko du, erabiltzaileari edukia eskuratzeko lagunduz.