Berriak, Kanaldudek, Hamaika Telebistak eta Antxeta irratiak, Elhuyarren laguntzarekin Heraldabide proiektua sortu dute. Mugaz gaindiko euskarazko hedabideen elkarlana bultzatzea eraldaketa digitalerako urratsak bizkortzeko, eta adimen artifiziala eta hizkuntza teknologiek ekarri dituzten onurak euskarazko hedabideetara txertatzea ditu helburu nagusi proiektuak. Adimen Artifiziala eta Hizkuntza Unitateko koordinatzailea Elhuyarren den Josu Aztiriak honen berri eman digu.