Bi hamarkada pasatu dira hedabideek euskarri fisikotik digitalera salto egin zutenetik. Hedebideak eduki kontsumo berrietara ohitzen joan dira eremu digitalean presentzia handituz. Prozesu horretan laguntzeko Heraldabide proiektua sortu dute Berriak, Kanaldudek, Hamaika Telebistak Antxeta irratiak eta Elhuyarrek. Josu Aztiriak, Elhuyarren Adimen Artifiziala Hizkuntza Unitateko koordinatzaileak, proiektu honen berri eman digu.

Proiektuan parte hartze duen Hamaika Telebistako zuzendaria den Iñaki Uriak hedabideak proiektuan duen ikuspegia eman digu. Proiektuak hizkuntza teknologiarekin aurrera pausu handia egin duela kontatu digu.

Bukatzeko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Lorea Argaratek Interneten ematen den genero bereizketaz hitz egin digu.