Gizarte digitalizazioan aurrera pausu bat egin dute Insertec eta Xabet enpresa euskaldunek,  Lau Intelligent System sortuz. Enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin sortutako transformazio digitalerako tresnaren inguruan hitz egin digute Xabeten operazio zuzendaria den Oihana Mendizabal eta Insertec-eko Lab Industrialen dibisioko gerentea den Jose Ignazio SesmaI.

Euskal youtuber eta streamer figurak indartzea helburu duen Sortu eta Play proiektuaren berri eman digu Unai Manterola Asmoz fundaziotik. Webgune honek edukia sortzen hasteko tutorialak eskeintzeaz gain sortzaileei haien edukia erakusteko espazioa ere eskaintzen die.

Xabier Unanue azken urteetako gizarte digitalizazioaren azterketa egin digu gaur egun internetek gure egunerokoan irabazitako presentzia nola aldatu den ikusteko. Minutuero sarean dagoen mugimenduarekin adibide argia utzi digu.

Lau urtez Sarean gure kolaboratzaile izan den Manex Garaiori agurtzea tokatu zaigu. Azkeneko honetan pandemiak gure bizitzetan eragin dituen aldaketen ingruan hitz egin digu, merkataritza txikien krisia eta askatasunaren galeraz besteak beste.