Gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea izango da PuntuEus Fundazioaren xedea hurrengo hirurtekorako. Urtarrilean 12.000en langa gainditu zuen domeinua, gizarte digital euskalduna, kudeaketa aurreratua eta industria digitala izango dira lau erronka nagusiak Josu Waliño zuzendariak azaldu bezala.

Hizkuntza teknologiek euskaran sortu dezakeenaz Igor Leturia informatika eta ingeneria elektronikoan doktorea sarean.eus agerkari digitalean proposatutako aukera, mehatxu, indargune eta ekidinezinetaz hitz egin digu.

Euskal Herriko Unibertsitateak Adimen Artifizialeko Gradua abiatuko du estreinakoz 2021-2022 kurtsorako. Zalantzati diren ikasleentzat Graduaren inguruko xehetasunak bildu ditu UEU-ko informatika saileko eta EHUko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala saileko kide dena  Joseba Makazagak.