Teknologia aurrera doan bezala gure egunerokoan duen presentzia ere handituz doa, erraztasunak ekartzen digun bezala honekiko dependentzia ere sortzen digu. Ikerlanek Pasaban taldeko papera mozten duten makinentzako hainbat komunikazio protokolo biltzeko gaitasuna duen prozesadorea sortu du. Proiektuan parte hartu duten Ane Irazusta eta Edurne Palacio gurekin izan ditugu.
Arkaitz Villarrek Musika Bulegoko arduradunak musikariei sorkuntzaren prozesuan aurrera egiten laguntzeko martxan jarri duten proiektuaren berri eman digu.
Bukatzeko Xabier Unanuek egunerokoan teknologiarekin dugun interakzioa eta honek ekartzen dituen ondorioen inguruan hitz egin digu.