Gaurkoan Xabier Unanuek egun batean zehar teknologiarekin dugun interakzio guztia aztertu du. Teknologiak gure egunerokoan irabazi duen presentzia eta sortzen digun mendekotasuna nabarmendu du. Eguna hasten dugunetik amaitzen dugun arte egiten dugun ia guztian teknologiak ere parte hartzen du. Gure eguneroko jardueretatik informazio multzo handia jasotzen dute aplikazio desberdinen bitartez .