Errealitate birtualaren aplikazioak eta Steam bokazioak ezagutuko ditugu Basauriko Virtualware enpresaren eskutik. Virtualware-ko proiektu arduraduna den Maria Madarietak errealitate birtualaren munduaz eta haien lan egiteko moduaz hitz egin digu.

Wikipediarekin elkarlanean Aintzane Muguruzak Wikikunde proiektua martxan jarri du. Proiektuaren helbura Wikipedian gure herrien historia, geografia eta kulturaren inguruko informazioa txertatzea da. Herritarren artean informazioa elikatzeko sare bat sortzea da ideia.

Maitane Junguitu Game Erauntsia-ko komunikazio arduradunak Play Station 4 plataforman antolatu duten Fifa 21 txapelketa aurkeztu digu. Euskal selekzioaren alde egiteko euskal taldeen arteko lehia izango da txapelketan. Martxoaren 1etik apirilaren 4era arte iraungo du txapelketak.

Bideojokoak entretenimendu hutsarekin lotzen ditugu, baina asko handitu da bideojokoen merkatua eta honek dituen eskaintzak. Hau erakusteko Ainhoa Azkuek Spec Ops: The Line eta Celeste bideojokoen adibideak ekarri dizkigu. Kasu hauetan hausnarketa dute jolas esperientziaren barne.