Euskal selekzioaren alde egiten duen Fifa 21 txapelketa antolatu du Game Erauntsiak, bertan euskal taldeen arteko lehia emango da. Parte hartzeko hiru baldintza hauek bete behar dira, Play Station 4 kontsola izatea, Fifa 21 jokoa izatea eta internet konexio ona izatea. Txapelketa martxoaren 1etik apirilaren 4a bitarte iraungo du, apirilak 4 aberri eguna dela eta finala ospatzeko aukeratutako eguna izango da. Fifa 21 txapelketaz gain Rocket Ligue txapelketa antolatu dute bilboko ikasleentzat Klikazank lehiaketarako. Maitane Junguitu Game Erauntsiako komunikazio arduraduna ekimen hauen inguruan hitz egin digu.