Bideo-jokoak entretenimenduarekin lotzen ditugu sarritan. Urteekin bideo-joko ugari sortu dira, jolas esperientzian aldaketa sakonak eraginez. Spec Ops: The Line eta Celeste jokoek, adibidez, erabiltzaileengan hausnarketak eragitea dute helburu. Lehenengoak gerraren ondorioak ditu ardatz. Bigarrenak, aldiz, emozioak kudeatzen laguntzea du xede.