Digitalizazioarekin gure bizitzaren zati handi bat eremu digitalera eraman dugu. Hala ere, bertan denbora asko pasatu arren ez dugu behar bezalako arreta jartzen. Zibersegurtasuna, txertatutako datuak eta erabilitako tresnak oso garrantzitsuak dira sarean segurtasunez nabigatzeko. Sarean zehar uzten dugun informazioa ezabatzeko Xabier Unanuek Just Delete Me webgunea ekarri digu. Tresna honek sare sozial eta webgune desberdinetan txertatzen dugun informazioa ezabatzen laguntzen digu.

Jarraian, Mikel Gartziak, Hezkuntza Librezaleko kideak sarean nabigatzerako orduan erabiltzen ditugun tresnen inguruko hausnarketa eskaini digu. Jakintasun faltagatik gehienok software ohikoenetara jotzen dugu. Aukera gisa, Hezkuntza Librezaleko kideek software desberdinen konparaketa egiten duen kronograma argitaratu dute. 

Bukatzeko, Ziur, Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoako zuzendari teknikoa den Maria Penillak zibersegurtasunaren garrantziaren inguruan hitz egin digu. Enpresa guztientzat irekita dagoen behatoki bat sortu dute. Azken honek zalantzak argitu eta digitalizazio prozesuan enpresei laguntzeko baliabideak eskaintzen ditu.