“Errenteria 700 urte: herria eta teknologia” jardunaldia antolatu dute UEUk eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Bertan hitzaldiak emango dituzten Beñat Irasuegi eta Maitena Urretabizkaia TEKSeko kideak elkarrizketatu ditugu.

Bestalde, Sarean.eus-en kolaboratzaile lanetan hasi den Ainhoa Azkuek hilabete honetan estreinatuko diren hamar bideo-jokoen rankinga aurkeztu digu.

Bukatzeko, Manex Garaiorekin Sarean.eus-eko agerkari digitala zabaldu dugu.