Krisi garaian norbere burua berrasmatzeko aukera izan dugu, eta horren adibide, HABEko langileak. Euskara maila egiaztatzeko azterketak ordenagailu bidez egin dituzte, baina presentzialki. Izan ere, azterketak ingurune kontrolatu batean eta zaintzaileekin egin dira, beharrezko material guztiarekin, azken hauek barne. HOBE izena ezarri diote azterketa elektronikoari eta balorazio positiboa egin dute HABEko kideek. Miren Perez eta Igor Odriozolaren eskutik jaso dugu informazioa.